Proiektuak/Mugikortasuna
Mugaziklo
Mugaz gaindiko mugikortasun-eredu jasangarriago eta interkonektatuago baterantz
- Exekuzio epea : 05/2025 05/2029
- Aurreikusitako kostu osoa: 5.978.753,00€
- Onartutako EEGF : 3.886.189,00€
- Fila burua: NASUVINSA
- Lankide: CD64 (Service Vélo), DFG (Dirección de Transición Ecológica), Syndicat de Mobilité du Pays Basque, Bidasoa activa Bidasoa bizirik.
Deskribapena
MUGAZIKLO proiektuak mugaz gaindiko mugikortasun jasangarria, interkonektatua eta multimodala sustatzeko helburuari erantzuten dio, Gipuzkoak, Nafarroak eta Pirinio Atlantikoek partekatzen duten espazioan. Helburua bizikletaren erabilera sustatzea da, garraiobide aktibo eta jasangarri gisa, bizikletentzako tarte eta ibilbide berriak sortuz, herritarrak sentsibilizatuz eta inguruko zerbitzuen eta azpiegituren gobernantza hobetuz. Mugaz gaindiko ikuspegiak, Bizikleta Ibilbideen Mugaz Gaindiko Sarea garatzeko beste urrats bat ematea ahalbidetuko du, hiru lurraldeetan azpiegiturak eta zerbitzuak integratuz. Gainera, epe luzerako plangintza bateratua bermatuko duen egiturazko lankidetza sendotu nahi du.
Ekintza nagusiak
- Bizikleta-azpiegituren garapena: bizikleta-bideen 32,6 km-ko tarte berriak eraikitzea eta bizikletentzako 8 aparkaleku seguru sortzea gune estrategikoetan
- Sentsibilizazioa eta zerbitzuen hobekuntza: bizikletaren erabilera sustatzeko sentsibilizazio-plan bateratu bat diseinatu eta gauzatzea eta bizikletak alokatzeko sistema berriak aztertzea
- Bizikleta-sarearen kudeaketa kapitalizatu eta hobetzea: hiru lurraldeetan bizikleta-bideak kudeatzeko ereduak aztertzea eta esperientziak trukatzeko mugaz gaindiko jardunaldiak eta tailerrak antolatzea

