Zer da Mendebaldeko Eremu Funtzionala?
POCTEFA 2021-2027, INTERREG VI-A Espainia-Frantzia-Andorra, lurralde-lankidetzako europar programak, funtsen lurraldetasun-maila sakonagoa dakar berritasun gisa, bere 5. Helburu Politikoaren bitartez: “Europa, herritarrengandik gertuago”, eta haren garapena eremu funtzionalen bitartez.
Programazio-aldi honetan, lurralde-estrategien helburuei erantzuten dieten lurralde-proiektuetarako finantzaketa-aukera berriak sortzen dira, eta mugaz gaindiko herritarren bizi-kalitatea hobetzeko ekintzetan zehaztuko dira.
AFOMEF Mendebaldeko Eremu Funtzionala da, POCTEFA programaren programazio-aldi berrian identifikatu diren bost eremu funtzionaletako edo “bizi-eremuetako” bat.
Pirinioen eta Bizkaiko golkoaren arteko elkargunean dagoelarik, Mendebaldeko Eremu Funtzionalak Euskadi, Nafarroa eta Akitania Berriko hegoaldea bere baitan hartzen ditu, Baretos haraneraino. Benetako bizi-arroa eta mugaz gaindiko mugikortasunerako gune gakoa da korridore atlantikoan.
LLET Akitania Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdea da Mendebaldeko Eremu Funtzionalaren garapena eta sustapena koordinatzearen erakunde arduraduna.