Proiektuak/Enplegua

Lanean

Mugaz gaindiko enplegua sendotzea
  • Exekuzio epea : 05/2025 05/2029
  • Aurreikusitako kostu osoa: 2.724.013,07€
  • Onartutako EEGF  : 1.770.608,50€
  • Fila burua: Eurorégion Nouvelle Aquitaine Euskadi Navarre
  • Lankide: France Travail Nouvelle Aquitaine, Cap Emploi, MLPB (Mission Locale Pays Basque), LANBIDE, Bidasoa activa Bidasoa bizirik, GFA / DFG
  • Elkarteetako entitateak: CD64, CARSAT, CPAM, DDETS, DDFiP64, URSSAF, SNE, Hacienda Foral Navarra, Departamento de Hacienda y Finanzas Gipuzkoa, INSS, SEPE-EURES

Deskribapena

LANEAN proiektuak mugaz gaindiko lan merkatuak AFOMEF lurraldean dituen erronkak jorratzen ditu, non, besteak beste, hizkuntzek, ezjakintasunak eta oztopo juridiko zein fiskalek bertako garapena zailtzen duten. Hiru lurraldeen artean enplegu-arro integratu bat garatzea da ekimenaren helburua, bertan lan-merkatuaren koordinazioa eta elkar ezagutzea hobetzeko.Mugaz gaindiko ikuspegia balio erantsi gisa hartuta, LANEAN proiektuak oztopo horiek gainditzea errazten du, bertako lurraldeen arteko lankidetzaren bidez.

Ekintza nagusiak

  • Mugaz gaindiko fluxuei eta lan merkatuen osagarritasunei buruzko diagnostiko partekatua garatzea, lankidetza aukerak identifikatzeko
  • Mugaz gaindiko eragileen sare bat sustatzea, lurraldeen arteko elkar ezagutza eta lankidetza sustatzeko, hitzarmenen eta lantaldeen bidez.
  • Berezko mugaz gaindiko baliabideak optimizatuko dituen informazio zerbitzu bat eskaintzea, eta informazio jardunaldiak zein enplegua aurkitzeko jarduerak antolatzea, mugaren alde bateko eta besteko lan aukerak hobetzeko.