Proiektuak/Eleaniztasuna

Sarebide

Mugaz gaindiko eremuan euskarazko komunikabideen eraldaketa digitala bultzatzea
  • Exekuzio epea : 05/2025 04/2028
  • Aurreikusitako kostu osoa: 2.594.450,00€
  • Onartutako EEGF  : 1.686.392,00€
  • Fila burua: BERRIA
  • Lankide: EUSKAL IRRATIAK, KANALDUDE, HAMAIKA TB BIZ, HAMAIKA TB NAF, HAMAIKA TB GIP, ELHUYAR, EUSKALERRIA IRRATIA.

Deskribapena

SAREBIDE proiektuak AFOMEF estrategiaren Eleaniztasun ardatzari erantzuten dio eta euskarazko komunikabideek dituzten hizkuntza oztopoak gainditzea du helburu. Bertako sei hedabideen eraldaketa digitala sustatzea da xedea, publiko berriengana iristeko teknologia txertatuz, adimen artifiziala barne (AA), eta teknologiaren bidez sareko edukietarako sarbidea erraztu eta hedapen kanalak eta formatuak zabalduz. Proiektuak, gainera, Euskarazko Hedabideen Mugaz Gaindiko Lankidetza Teknologikorako Sarea ezartzea du xede. Mugaz gaindiko ikuspegia barnehartuz, SAREBIDEk parte hartzen duten euskarazko sei komunikabideen azpiegitura digitalen modernizazioa bultzatzen du, haien arteko lankidetza indartuz eta ikus-entzule gehiagorengana iristea sustatuz. Horrez gain, lankidetza-esparru egonkor bat ezarri nahi du, epe luzerako plangintza bateratu eta jasangarria ahalbidetuko duena.

Ekintza nagusiak

  • 6 komunikabideetako gaitasun teknologikoak eguneratzea, edukiak trukatzeko azpiegitura digital komun bat sortzea eta lankidetzan ikus-entzunezko ekoizpen pilotu bat garatzea.
  • Euskarazko ikus-entzunezko eta musikako edukien banaketa errazteko sistema digital berriak garatzea.
  • AAeko teknologien ikerketa eta aplikazioa, edukien kudeaketa optimizatzeko eta erabiltzaileen esperientzia hobetzeko