Poctefa 2021-2027 Mendebaldeko Eremu Funtzionalaren Proiektu Deialdiaren Abiaraztea

Deialdiak proiektu egituratzaileak finantzatu nahi ditu, mugazgaindiko lurraldean enplegua, mugikortasuna eta eleaniztasuna sustatzeko. AFOMEF proiektu-deialdia 2024ko urriaren 23ra arte egongo da zabalik, 14:00etan. Xehetasun guztiak www.afomef.eu  eta www.poctefa.eu  webguneetan daude.
2024/05/23

Gaur goizean, Hendaian, POCTEFA 2021-2027ren Mendebaldeko Eremu Funtzionalaren Proiektu-deialdia aurkeztu da.

Ekitaldia LLET Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeak antolatu du, Eremu Funtzional horren garapena eta bultzada koordinatzeaz arduratzen den erakundeak. POCTEFA programak identifikatutako bost eremuetako bat da, eta Euskadi, Nafarroa eta Akitania-Berria Eskualdeko hegoaldea Baretous Haraneraino integratzen ditu.

EGEFen 14,8 milioi euroko zuzkidurarekin, AFOMEF proiektu-deialdiak proiektu egituratzaileak finantzatuko ditu mugaz gaindiko enpleguaren, mugaz gaindiko mugikortasunaren eta eleaniztasunaren eremuetan.

Prentsaurrekoan honako hauek parte hartu dute:

  • Ana Ollo, Nafarroako Gobernuko Bigarren lehendakariordea eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilaria
  • Mathieu Bergé, Akitania-Berria eskualdeko kontseilaria, Euroeskualdeko, mugaz gaindiko lankidetza, portuak eta aireportuetarako ordezkaria
  • Mikel Anton, Eusko Jaurlaritzako Europar Batasunerako zuzendaria
  • Joseba Erremundeguy, Euskal Hirigune Elkargoko Mugaz Gaindiko, Europako eta Nazioarteko Lankidetzarako kontseilari delegatua
  • Iker Goiria, Gipuzkoako Diputatu Nagusiaren Kabineteko aholkularia
  • Jean Pierre Mirande, 64 Departamentu Kontseiluko mendi politikez eta mugaz gaindiko lankidetzaz arduratzen den lehendakariordea, mendi planerako ordezkaria eta Nafarroarekiko harremanetarako ordezkaria.

 

 

 

Poctefa 2021-2027 Mendebaldeko Eremu Funtzionalaren Proiektu Deialdiaren Abiaraztea