Mugaz Gaindiko Lehen Enplegu Azokak mugaren bi aldeetako talentu eta pertsonak biltzen ditu

Azoka urriaren 23an izango da, osteguna, goizeko 9:00tatik 13:30tara FICOBAn (Irunen). Beren ibilbide profesionala birbideratu nahi duten esperientzadun pertsonei zein enplegua bilatzen ari diren pertsonei zuzenduta dago. Sarrera librea eta doakoa da.  
2025/10/15
Mugaz Gaindiko Lehen Enplegu Azokak mugaren bi aldeetako talentu eta pertsonak biltzen ditu

Ekimen hau LANEAN europar proiektuaren esparruan dago, eta AFOMEF lurraldean mugaz gaindiko enplegu-arroa sortzea eta sendotzea du helburu, Akitania Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdearen barruan; erakundeen arteko lankidetza, informazio-trukea eta langileei eta enpresei zuzendutako zerbitzuen hobekuntza indartuz. Azokaren helburua enpleguaren arloan mugaz gaindiko lankidetzari bultzada berri bat ematea eta garapen-bide komun berriak irekitzea da. 

Azokan hainbat sektoretako 55 enpresa baino gehiago egongo dira, hala nola ostalaritza, elikadura, industria edo zerbitzuak, Gipuzkoatik, Nafarroatik eta Akitania Berritik etorriak, profesionalak kontratatzeko eta lanpostu desberdinak betetzeko. Enpresek beren standetan agertzen diren eta eskatutako profiletara egokitzen diren pertsonak hartuko dituzte eta haien curriculumak jasoko dituzte. 

Hiru lurraldeetako enplegu zerbitzu publikoak: Lanbide, Servicio Navarro de Empleo-Nafar Lansare eta France Travail, Ficoban elkartuko dira Bidez Bide elkarearekin batera, atzerriko tituluen homologazioaren berri emango duena eta Adiskietuak elkarteak, atzerritarrekin lotutako gaiei buruzko doako aholkularitza eskainiko duenak. 

Elkarrizketei eskainitako eremuez gain, azokak informazio praktikoa eskainiko du hautaketa-prozesuei, gehien eskatzen diren profil profesionalei eta lana bilatzeko laguntza-baliabideei buruz, hautagaiei hobeto laguntzeko. 

Enpresen eta lan-eskaintzen zerrenda osoa hemen dago eskuragarri.

LANEAN proiektua Europar Batasunak batera finantzatu du –% 65– AFOMEF POCTEFA deialdiaren Interreg VI-A Espainia-Frantzia-Andorra Programaren (POCTEFA 2021-2027) bidez. POCTEFAren helburua da Espainia-Frantzia-Andorrako mugaz gaindiko eremuan integrazio ekonomikoa eta soziala indartzea.