Euskara ikasteko INGURA plataforma digitala abian jartzea
Eusko Jaurlaritzak urrats berri bat eman du INGURA online plataformaren bidez euskararen ikaskuntza digitalizatzeko. Plataforma horri esker, hizkuntza "edonon, edonoiz eta eroso” ikasteko
Tresna urriaren 3an aurkeztu zen Bilboko Euskalduna Jauregian, eta hiztun berriak erakartzea eta ingurune digitalean ere euskararako sarbidea erraztea du helburu. Hezkuntza, kultura eta gizarte arloko euskaltegietako ehun ordezkari baino gehiago izan ziren aurkezpenean.
Lehendakariordeak adierazi zuenez: "euskara ikastea errazagoa, erakargarriagoa eta irisgarriagoa izatea nahi dugu
Gaur egun, 14.000 pertsonak baino gehiagok erabiltzen dute INGURA. Munduan 44.184 euskara ikasle daude gaur egun, eta Eusko Jaurlaritzak kopuru hori handitzea espero du tresna berri horri esker.
Erabiltzaileek 4 hizkuntzatan jaso dezakete informazioa (euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa). Jarduerak egin eta emaitzak gordetzeko aukera ematen du plataformak. Maila bakoitzeko ikastaroetako eduki batzuk doakoak dira eta beste batzuk matrikulapekoak: gaur egun INGURAN A1 maila eta A2 mailako doako edukiak daude eta ikasten jarraitu nahi izanez gero edota maila egiaztatu, INGURAK aukera ematen dizu euskaltegietan barneratuta dagoelako.Egoera errealen bideoetan oinarritutako ikastaroak, ikasleak hasiera-hasieratik hitz egiten jartzen dituen hizkuntza natural eta hurbilarekin.140 egoera-bideo eta140 azalpen-bideo, 4 hizkuntzatan azpititulatuta. 5.000 jarduera eta ariketa baino gehiago ahozko adierazpena, idazketa, gramatika, hiztegia eta eduki kulturalak lantzeko.
Erakundeen arteko lankidetza eta Europaren laguntza
HABEk gidatuta, INGURA, EUSGUNEAK proiektuaren parte da. Proiektu hori Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailarekin, Nafarroako Gobernuko Euskarabidearekin, Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoarekin eta Europar Batasunaren laguntzarekin garatu da, INTERREG POCTEFA programako FEDER funtsen bidez.
Bengoetxea lehendakariordeak honako hau azpimarratu du: "Proiektu hau hainbat erakunderen artean eraikitzen ari gara, helburu partekatu batekin: gero eta jende gehiagok euskara ikas dezan eta eguneroko bizitzan erabil dezan erraztea
Etorkizuna: maila berriak eta teknologia berritzaileak
INGURAren garapenak aurrera jarraituko du datozen urteetan, maila berriak gehituz eta hobekuntzak integratuz: ITZULI itzulpen automatikoko teknologia integratzea, ahots, tutore eta mintzalagun birtualen bidez ebatzitako jarduerak edo adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako plataforma egokitzea, garapen teknologiko eta didaktiko espezifikoekin.
