ENPLEO EGUNAK: LANGILE ETA MUGAZ GAINDIKO ENPRESENTZAKO INFORMAZIO JARDUNALDIAK

Informazio Jardunaldiek – EMPLEO Egunak erantzun praktikoak eskainiko dizkiete mugaz gaindiko langileei eta enpresei gune berean. 2025. edizioa azaroaren 17an eta 18an egingo da Heindaian, Akitania Berria Euskadi Navarra Euroeskualdearen egoitzan, eta LANEAN – AFOMEF POCTEFA europar proiektuaren esparruan antolatuko da.
2025/10/30
ENPLEO EGUNAK: LANGILE ETA MUGAZ GAINDIKO ENPRESENTZAKO INFORMAZIO JARDUNALDIAK

Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeak (NAEN), datozen azaroaren 17 eta 18an, Mugaz Gaindiko Informazio Jardunaldien – EMPLEO Egunak, hirugarren edizioa antolatzen du Hendaian, mugaz gaindiko arroko langile eta enpresentzat ezinbesteko hitzordua. Mugaren bi aldeetako administrazio publikoekin lankidetzan egingo da topaketa hau, mugaz gaindiko langileen eskubideei eta betebeharrei buruzko informazioa emateko helburuarekin.

Leihatila bakarra herritarren zerbitzura

Bi egunez, euroeskualdearen eremuko mugaz gaindiko langileak eta enpresak administrazio nagusien ordezkariekin bildu ahal izango dira: URSSAF, DGFIP, France Travail, LANBIDE, Nafar Lansare, INSS, TGSS, CARSAT, CPAM, CAF, Gipuzkoako Foru Aldundia, Nafarroako Foru Ogasuna.

Leku berean, erantzun zehatzak eta koordinatuak lortuko dituzte funtsezko gaiei buruz: fiskalitatea, langabezia, erretiroa, gizarte segurantza, osasun asegurua, diplomen aitortzea edo mugaz gaindiko telelana.

Banakako hitzordu bat edo gehiago hitzartzeko, hitzordua erreserbatu besterik ez duzu egin behar Empleo webgunean.

Aurreko edizioek formatu honen eraginkortasuna baieztatu dute: 2024an banakako 250 bilera baino gehiago egin ziren 150 parte-hartzaile baino gehiagorekin, eta horietako gehienek hainbat erakunderi egin zieten kontsulta.

Sergio Perez Nafarroako Gobernuko Kanpo Harremanetarako zuzendari nagusiak azaldu duenez,

“EMPLEO Egunak ekimenak leihatila bakarraren printzipioa segitzen du : toki berean, langileak eskumena duten administrazio guztiekin bildu daitezke, galderak egin eta erantzun argiak eta koordinatuak jaso”.

Herritarrei laguntza zuzena emateaz gain, jardunaldi hauek administrazioen arteko lankidetza sustatzen dute, arazo amankomunak identifikatzeko eta konponbide iraunkorrak elkarrekin lantzeko aukera.

LANEAN – POCTEFA europar proiektuaren barne den ekitaldia

Empleo Egunak LANEAN Europar proiektuaren barne dira, INTERREG VI-A POCTEFA 2021-2027 programaren barne AFOMEF dispositiboaren barruan (Area Funional Oesta – Mendebaldeko Eremu Funtzionala). Proiektuak mugaz gaindiko enplegu-arro arina, inklusiboa eta iraunkorra sendotu nahi du, lan-aukerak areagotuko dituena, lurraldeen arteko loturak indartuko dituena eta mugaz gaindiko herritarren ongizatea hobetuko duena.

Mikel Anton Eusko Jaurlaritzako Europako Gaien zuzendariak zehaztu duenez:

“LANEANekin hiru lurraldeetako  enpleguaren esparruko eragile publiko nagusiak biltzen ditugu: France Travail, Lanbide, Nafar Lansare, baina baita Cap Emploi, Euskal Herriko Mission Locale, Bidasoa Bizirik eta Gipuzkoako Foru Aldundia ere. Elkarrekin, eskuz esku ari gara lanean mugaz gaindiko lan merkatuaren erronka handiei aurre egiteko”.

LANEAN hiru ardatzetan oinarritzen da:

1. Mugaz gaindiko enplegu-merkatuaren diagnostiko partekatua,
2. Eragile instituzionalen sare iraunkor bat sortzea,
3. Informazio eta laguntza zerbitzu komunen garapena, EMPLEO Egunak ardatza honen ekintza nagusienetariko bat izanik.

Proiektu hau AFOMEF lurralde estrategia integratuaren zutabeetako bat da, Euroeskualdeak koordinaturik. Mathieu Bergék, Akitania Berriko mugaz gaindirako kontseilari delegatuak, ondorio hau ateratzen du:

“EMPLEO Egunak bete-betean sartzen dira jarraitasun eta hurbiltasun dinamika batean. Esparru zehatz bat eskaintzen dute mugaz gaindiko gaiak konpontzeko, irtenbide administratibo koordinatuak proposatzeko eta erakundeen eta herritarren arteko konfiantza indartzeko. Beren dimentsio praktikoaz haratago, espazio horiek benetako mugaz gaindiko zerbitzu publikoa osatzen dute: Europa herritarrengana hurbiltzen dute eta erantzun konkretuak ematen dizkiete eguneroko erronkei, gure mugaz gaindiko eremuari bizia ematen diotenen mesederako”.