AFOMEF eremuak proiektu berriak sustatuko ditu mugaz gaindiko lankidetza sendotzeko
Iragan ostiralean, otsailak 14, AFOMEF eremu funtzionaleko batzorde eragilea bildu zen -Akitania Berriko eskualdeko, Euskadiko, Nafarroako, Pirinio Atlantikoetako Departamenduko, Euskal Hirigune Elkargoko eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariek osatua-, POCTEFA programaren programazio-lantaldera aurkeztuko den proposamena aitzinarazteko.
Bilkura honek POCTEFAren Mendebaldeko Eremu Funtzionaleko mugaz gaindiko lurralde-estrategiarako mugarri garrantzitsua dakar. Proposamen horren bitartez, AFOMEFek bere baitako lurraldeen integrazio eta garapen sozial eta ekonomikorako konpromisoa berresten du, “aurrera egiteko elkarlana“ lelopean. Aurkeztutako ekimenek AFOMEF lurralde-estrategiaren hiru ardatz estrategikoekin bat egiten dute: enplegua, mugikortasuna eta eleaniztasuna. Mugaz gaindiko ikuspegi argiarekin eta egiturazko izaera baliatuta, proiektuek lurralde arteko lankidetza sendotu asmo dute, baita mugaldeko eremuaren herritarren hobebeharrerako ekintza-lerroak ezartzea ere.
Saioaren luze zabalean AFOMEF eremuaren garapenean aitzina jarraitzeko deia luzatu eta lurraldeen arteko maila anitzeko gobernantzaren finkatzea azpimarratu zuten partaideek. Ikuspegi horrek FEDER funtsak lurralderatzea ahalbidetu du, eta hala, eguneroko erronkei aurre egiten dieten proiektu espezifikoak hezurmamitzea lortu. Halaber, bateratasunetik, berrikuntzatik eta diziplinartekotasunetik ekiteko beharra nabarmendu zuten.
Programatutako proiektuen zerrenda prentsaurrean jakinaraziko da, martxoaren erdialdera.
